XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PEÑAGARIKANOK ETA EUSKITZEK BERTSO HAUEK BOTA ZITUZTEN, 199O. III. 11.

Meza garaian.

1. (Peñagarikanok)
Kristau sutsua, gizon apala
berekin zenbat bertute.
Bertute hauek, txikiena ere
haundia egiten dute.
Lagunurkoa serbitzen beti
ta sarritan musu truke:
bera bezala izaten danok
saiatu behar genduke.

2. (Euskitzek)
Beizaman jaio eta borrokan
pare bat urte egiña
gero Jaunaren deia zalako
urrutira aldegiña,
pobre guztien lagun leiala
Jainkoaren morroi fiña,
toki denetan zabaldu zuen
maitasunaren dotriña.

3. (Peñagarikanok)
Hoitabat urte bete dira gaur
Frantzisko Mari hil zala,
joan zen bainan oraindik ere
bizi da bere itzala.
Hizlari trebe, gizon alaia
eta guztiz serbitzala,
orain dagoen toki hortatik
danok babestu gaitzala.

4. (Euskitze)
Orain han zaude zeru goxoan,
Jaunarena ta betean,
baina aurretik mundu latz hontan
saiatu zinen lanean,
beti pobreen lagun izaten
beti tratu zuzenean,
orain eskerrak jaso itzazu
beizamarren izenean.